Warning: include(sidebar-single.php): failed to open stream: No such file or directory in /home3/iflecu/public_html/tpa/wp-content/themes/salient_3/header.php on line 98

Warning: include(sidebar-single.php): failed to open stream: No such file or directory in /home3/iflecu/public_html/tpa/wp-content/themes/salient_3/header.php on line 98

Warning: include(): Failed opening 'sidebar-single.php' for inclusion (include_path='.:/opt/php54/lib/php') in /home3/iflecu/public_html/tpa/wp-content/themes/salient_3/header.php on line 98

TPA2 ekitaldien behin behineko atzerapena

Posted by | Sin categoría | No Comments

Kaixo lagun,
Nahiz eta laguntza paregabea eskaini diguzuen bai zuk, bai enpresa laguntzaileek eta baita TPA egitasmoan borondatez lanean aritu diren taldeko kideek, momentuz, TPA egitasmoaren barruan aurreikusiak zeuden azkeneko ekitaldiak bertan behera utzi behar ditugu, abixu berri bat bidali arte.

Egitarau osoa egiteko eta ekitaldi hauek hasiera batean aurreikusiak zeuden moduan gauzatu ahal izateko beharrezkoa den finantzaketa lortzeko arazoak izan ditugu, eta tamalez, bertan behera utzi behar izan ditugu.

Lanean jarraitzen dugu, beharrezkoa den finantzaketa lortu ondoren, irailan eta urrian zehar aurreikusiak zeuden hitzaldiak eta tailerrak aurrera atera eta beste data batean gauzatu daitezen.

Momentuz bertan behera gelditu diren ekitaldiak honako hauek dira: 

– Irailak 19, ostirala: “CREE EN TI” izeneko HITZALDIA Luis Oiarzabal eta Iker Fernandezekin –Abentura sortzailea-.
– Irailak 20, larunbata:  “CREE EN TI” izeneko TAILERRA Luis Oiarzabal eta Iker Fernandezekin –Abentura sortzailea-.
– Urriak 24, ostirala: “IZUGARRI GUSTATZEN ZAIZKIGUN GAUZEN KUDEAKETA” izeneko HITZALDIA VictorKüppers-ekin.
– Urriak 25, larunbata: “IZUGARRI GUSTATZEN ZAIZKIGUN GAUZEN KUDEAKETA” izeneko TAILERRA VictorKüppers-ekin.

Barkatu TPA2ren agendan suertatu diren azken orduko aldaketa hauek sortarazi dizkizun eragozpenak.
Gaur arte ekitaldi hauetan izena-eman duzuen pertsona guztien erreserbak gordeko ditugu. Bi ekitaldi hauetarako data berriak lortuko bagenitu, berriz ere zuekin harremanetan jarriko gara.
Tailerren batean izena eman baduzu, zurekin harremanetan jarriko gara dirua bueltatu edo data berriak izan arte zure eserlekua mantentzeko.

MILA ESKER!
Gure hitzaldi eta tailerretara bertaratu eta guregan duzun konfidantzarengatik eskerrak eman nahi dizkizugu, gu jarraitzeagatik eta TPA egitasmoan sinisteagatik. Zuri esker, orain arte TPAren lehenengo eta bigarren edizioan antolatu diren ekitaldi guztiak bete dira (12 hitzaldi eta 13 tailer), 3000 parte-hartzaile baino gehiago egon direlarik.
Era berean, TPA2 edizioan beraien laguntza eskaini diguten erakundeei eskerrak eman nahi dizkiegu bihotzez, amets honetan sinistu eta errealitate bihurtu dutelako:

– MATIA FUNDAZIOA
– COPRECI
– CIE NORMA
– GUREAK
– EGOELECTRICS
– ALFIL PUBLICIDAD
– SOKOLÉ
– FAWNO

Eskerrik asko TPA familia osatzen duzuen guztiei, borondatez laguntza eskaini diguzutenei eta tribuko kideei.
Zuei esker TPA honeraino iritsi da. Hasiera batean uste baino urrutiago, alegia.
Gure web gunearen bitartez www.tupuedeshacerlo.eu  eta Facebooken (Tu Puedes Hacerlo – ZukEginDezakezu) eta Twitterren (@tupuedesTPA) ditugun  perfilen bitartez, informazioa helaraziko dizuegu. TPA ERRONKEI buruzko informazioa ere bertan izango duzue, izan ere, gure 3 protagonistek, Ainara, Iñaki eta JunerenHegoak, beraien ibilbidea jarraitzen dute.

Besarkada handi bat eta gogoratu ezazu…ZUK EGIN DEZAKEZU! : )

OPARIBOX esperientzi baten zozketa – Ficoba

Posted by | Uncategorized | No Comments

Erantzuna:
TPA hiztegiaren 3 gakoak hauek dira: “Háztelo mirar”, “Depende de mí” eta “A lo loco”. Noticias de Gipuzkoak apirilaren 6an argitaratutako gehigarriaren 46. orrian agertzen dira.

Saria:
89,90€ eurotan balioztatutako OPARIBOX esperientzia (Aisia eta abentura- BIZI EZAZU).

Zozketako irabazlea:

MARIA RAMÍREZ MURILLO

Zorionak!

Gogoratu: TPA-ko konferentzia bakoitzean, zozketa!

Berriz jaio nintzen. Itziarren istorioa.

Posted by | Sin categoría | No Comments

Larunbat honetan nire urtebetetzea da!! Ze ondo!! Eta ospatzeko eskiatzera goaz… mmmm… nire 3. hamarkadari mendian emango diot hasiera… gustatzen zait!!

2002ko apirilaren 6a,  goizeko 6:00ak dira, kotxean goaz, musika, solasaldi atsegina eta PUM!! Istripua! Kotxe batek atzetik jo digu 170 km/ordura zihoala.

Zer gertatu da? –  Hau zorabioa! – Zer gertatu da?
 Norbaitek kolpea eman digu!! Norbaitek kolpea eman digu!!
Uff, Hau zorabioa!! Denak ondo al gaude?…. “bai”, “ni bai”, “bai”, “ni erebai, ni erebai”…”ni pixka bat lelotua nago.. buruan kolpea hartu dudala uste dut baina ondo nago”. Leer más