Warning: include(sidebar-single.php): failed to open stream: No such file or directory in /home3/iflecu/public_html/tpa/wp-content/themes/salient_3/header.php on line 98

Warning: include(sidebar-single.php): failed to open stream: No such file or directory in /home3/iflecu/public_html/tpa/wp-content/themes/salient_3/header.php on line 98

Warning: include(): Failed opening 'sidebar-single.php' for inclusion (include_path='.:/opt/php54/lib/php') in /home3/iflecu/public_html/tpa/wp-content/themes/salient_3/header.php on line 98

Eutsi gogor gorabehera guztiak gainditzen. Antonio Sánchez

Posted by | September 17, 2012 | Sin categoría | No Comments

Esaidazu lagun, zer tokatu zaizu zuri? Niri Parkinsona tokatu zait. 1937 urtean jaio nintzen eta orain dela 10 urte Parkinson Jauna nire barruan instalatu zen, baimenik gabe eta aldez aurretik abixatu gabe.

Neurologoak baieztatu zidanean, nire etxera iritsi bezain laster zera esan nion: “Ongi etorria Parkinson jauna, ez dakizu ondo non arraio sartu zaren”. Pilates, yoga, ibiltzera, footing egitera, mountainbike egitera, jendaurrean irakurtzera, artikuluak idaztera, informatika klaseetara eramaten dut, garbitu eta argiztatzen ditudan antzinako grabatuak biltzeko azoketara, telebistako spot horietako batera, film laburrak (“Hospital Central”-en bi aldiz eta orain Miguel Bardem-ekin batera TV1an azalduko naiz).

Mendian barrena ibiltzen naizenean eta indarra lortzeko zuhaitz bati heltzen diodanean, Parkinson jaunari baxu baxu zera esaten entzuten diot: “orain ero honetatik ihes egingo dut” eta nik zera erantzuten diot “zu ez zoaz inora, orain jasan beharko didazu, bai horixe”. Neurologoak ez dit levodopa dosia haunditzen. Hori dela eta, euskara klaseetara joaten naiz eta Unibertsitatean klaseak ematen ditut ( bi astez). Era berean, udako ikastaroak ematen ditut Bernabe Tierno irakaslearekin batera. Azken finean, zera esaten diot “Begira Parkinson jauna, nire gorputzean nik agintzen dut, zuk ez, eta nahiz eta NEURONA bakarrarekin gelditu, berak nik esandakoa egingo du” (beraz Parkinson jauna “ttiki-ttiki eta izutua daukat”).

Lagun, gaixotasun bat eduki ez gero, adorez eta kemenez eta tinko egin diezaiozu aurre. Zu zara zure gorputzean agintzen duen bakarra, ez atzeko atetik eta abixatu gabe sartzen diren arrotzek. Kikildu egiten direla ikusiko duzu eta garaile aterako zara. Honako hau pentsatu ezazu: “Zuk edozer gauzari aurre egin diezaiokezula, indarra zure buruan baitago”.

Pribilegiatua zara, ez daukazu gaixotasunik. Gorputz osasuntsua daukazu eta inoiz sortu den ordenagailurik onena duen garuna. Bakarrik kargatu eta garbitu egiten da. Edozein meatxuren aurrean babesten da eta garrantzitsuena…sortzeko gaitasuna du, asmatu, burutik pasatzen ez zaizkizun gauzak lortzeko gai dena. Dena, guztia zure barruan dago “erabili” ezazu “etekin guztia atera”, egin behar duzun gauza bakarra zera da: “Egin, gauzatu”.

Porrot egiteari beldur? Arraultza hausteko beldur bazara ez duzu inoiz tortila jango!! Nik akats ugari egin ditut eta berriz jaiotzeko aukera izango banu, akats gehiago egingo nituzke. DV-n argitaratu zuten iragarki batean zera irakurri nuen “We need a Director to carry out and survey al the operations concerning our purchesing of tools, machine tools in Spain and Europe,  etc….send CV..”

Nik zer egin nuen? Bidai agentziara zistu bizian joan, Houston-erako, Texas, billetea atera eta hurrengo egunean Konpainiako Lehendakariaren mahai aurrean nengoen “Good afternoon Sir,  My name is Antonio Sánchez  and  I´m your man” esanez, DVan azaldu zen iragarkia erakutsiz. CV eta argazki ugari erakutsi zizkidan. Egun horretan bertan, goizeko 2etan txeke bat ematen zidan bitartean zera esan zidan “The job is  yours”.

Erabaki, egin, egin dezakezu eta zure buruan konfidantzarik ez baduzu…utzi. Besaulkian eseri, izan zaitez pasiboa eta begira egon. Baina kaletik paseatzen ari zarenean arretaz begiratu ibiltzen dihoan begetalaren itzala. Errebelatu, borrokatu eta ikusiko duzu merezi duela.

-Antonio Sánchez-

Leave a Reply

Your email address will not be published.